XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A) MINTZ PLASMATIKOA Zelularen parte integral eta funtzionala da.

Bere inportantzia guztiz funtsezkoa da zelula-edukinaren erregulapenean, zeren, nahiz beronetan sartzen diren elementu elikagarriak nahiz beronetatik irteten diren katabolismo produktuak, mintz hau zeharkatu behar bait dute.

Hiru geruzaz osatua da: bata bikoitza, fosfolipidozko izaera duena, eta beste biak substantzia proteikodunak.

Hiru geruzak txandaka jartzen dira: proteina-lipidoa-proteina.

Egituratze modu honi mintz unitarioa deritzaio.

Proteinak / Lipidoak.

Landare zeluletarik gehienek ageri dute, mintz plasmatikoaren kanpoko aldean, pareta lodi bat, zelulosazkoa, zitoplasmak jariatua eta inertea dena.

Zelulosazko mintzek xulo batzu dituzte berauetatik bi zelulen substantzia zitoplasmatikoek elkar komunikatzen dutelarik.

B) NUKLEOA - Zelulen ihardunaren aspektu asko gidatzen du, eta organismoaren ezaugarriak determinatzen dituzten geneak edo faktore heredagarriak daduzka.

Mintz bikoitz batez (mintz nuklearraz) inguratua dago, zitoplasmaren eta edukin nuklearraren arteko komunikabidea irekitzen duten poroak dituena.

Nukleoa osatzen duen substantzia koloidalean, kromosomak aurkitzen dira, azido desoxirribonukleikoz (DNAz) eta proteinaz konposatuak, eta beren barnean geneak eta faktore heredagarriak gordetzen dituztenak.

Kromosomak oso erraz ikusten dira nukleoa zatitzera doanean.